XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahots ozen batek erantzun zuen :

- Zibeles da nere izena.
Izadia bera naiz, zelaietako indarra, txorien habia, tximeletentzako lorea, itsasoetako gatza...

Urrutitik eta antzinatik nator.

- Nola zaude bada hemen, hain bakarti eta hain triste?.

- Haitzulo hau da nere babestokia.

Antzina batetan bai, miresten eta zaintzen ninduten pertsonek.

Lurrean zehar ibiltzen nintzen ni orduan nere dohainak eta nere igaliak eskainiz.

Orain urte batzuk, ordea, ia inor ez da nitaz kezkatzen.

Ederra eta emankorra, baina oso ahula naizela ahaztu dute pertsonek.

Oso berekoiak eta gogorzaleak egin dira.

Nere jantzietatik landareak eta loreak lapurtzen dizkidate.

Nere aurpegia ke beltzez estaltzen eta nere odola kutsatuz pozoitzen didate.

Nere sabela zulatuz erraietan gordetzen ditudan azken erreserbak kentzen dizkidate.

Gaisoturik nago.

Argia indartu egin zen une horretantxe, eta itsutu beldurrez, begiak itxi zituzten haur haiek.

Berriro begiak irekitakoan emakume hura ez zegoen han.

Ikusitako hura egitazkoa ala amets bat izan zen, ezin jakin izan zuten.

Baina zin egin zuten, ontz bat, zuhaitz bat eta txitxiburduntzi bat lekuko zirelarik: toki hartara ez ziren berriro itzuliko hainbeste oker zuzentzeko bakoitzak zerbait egin ez zezan bitartean.